asteazkena, urria 26

GAU BELTZA

Gau beltza urriaren 31an ospatzen da. Egun horretarako pixkat girotzeko hona hemen "Loa eta Laia" telesail digitalaren lehen kapitulua.

 


Telesailari jarraipena emateko HEMEN SAKATU

asteazkena, martxoa 30

GURE GORPUTZA

Kaixo!!! Ikastetxeko lehen zikloko ikasleekin gorputza lantzen ari gara. Joko interaktibo hau prestatu dut gorputzeko atal, hezur, liseri aparatua... izenak era dibertigarrian ikasteko. 

Inori baliagarria bazaio aprobetxatzeko.

asteazkena, azaroa 10

ABESTIAK EUSKARAZ

 Kaixo!!!!

Ondorengo estekan gaika sailkatutako abestiak partekatu nahi dizkizuet.

Nafarroako EIBZk eta Euskara Atalak lankidetzan sortutako webgunea duzue hau. Sarean dauden abestiak erabiltzen lagunduko dien tresna sortu dute. Horretarako, Haur eta Lehen Hezkuntzako abestiak gaika sailkatu dituzte, irakasleon bilaketak errazteko asmoz.

Abestiak hizkuntzak ikasteko baliabide zoragarriak dira: ikasleen arreta bereganatzeko, motibazioa pizteko, eredu egokiak eskaintzeko, ahoskera lantzeko eta hitzak memorian gordetzen laguntzeko balio dute, hori guztia gozamenari uko egin gabe.

Sakatu irudiaren gainean eta zuzenean beraien webgunera eramango zaitu. Gozatu!!!! 


 

 

asteazkena, urria 6

AMKids APP

Kaixo!!!

Entzumen memorian trebatzeko aplikazioa aurkezten dizuet. 

 

Doako aplikazioa da. Haurrek era erraz eta dibertigarrian entzumen memorian trebatzeko parada ematen du.

Neuropsikologian eta psikohezkuntzaren gidalerroak jarraituta diseinatuta dago.

Entzumen memoria, entzuten duguna orden zehatz batean gogoratzeko baliaogarria da. Memoria, adibidez, agindu baten sekuentzia gogoratzeko, abesti edo poesiak ikasteko,... beharrezkoa dugu.

Entzumen estimuluak dituzten ariketa zehatzek, ahozko hizkuntzaren garapenean eta irakurketa-idazketa prozesua garatzeko oinarrietan parte hartzen du. Haurrek hiztegia zabaltzerakoan ahozko hizkuntzaren prozesamendu kognitiboa hobetzen laguntzen die.

Aplikazioak zailtasun maila desberdinak ditu eta honako hizkuntzata:




astelehena, iraila 20

PANTAILEN ERABILERA HAURTZAROAN / USO DE PANTALLAS EN LA INFANCIA

Ondoren azaltzen dudan bideoa, Catherine L´ecuyer, ikertzailea eta hainbat libururen idazlea, eta aita baten arteko elkarrizketa da. Catherine-k haurtzaroan pantailen erabilerak dituen efektuak eta hainbat aholku helarazten ditu.


osteguna, iraila 16

HIZTEGI ERRAZA / DICCIONARIO FACIL

 Kaixo!!!

DICCIONARIO FACIL baliabide batekin natorkizue.

Plena Inclusión Madrid honako proiektua du. Hitzen bilatzaile bat da. Hitz arrunta eta konplexuen definizioa irakurketa erraza behar dutenei zuzenduta dago. Batez ere, irakurmenaren ulermenean zailtasunak dituzten pertsonei. 

Bilatzailean jakin nahi den hitza idatzi eta emaitzetan hitzari dagokion piktograma ikusgai izango dugu, baita ere hitzaren adibide erabilera eta audioa. Bilatzailea gazteleraz dago soilik.

Azpian dagoen irudia adibide bat besterik ez da. Irudiaren gainean sakatuz gero webgunera zuzentzen zaituztet.


 

 



osteguna, ekaina 17

IPUINAK / CUENTOS

Kaixo!!!

Gaurko sarreran ikastetxe batek ipuinak entzun, abestu, irakurri eta disfrutatzeko aukera partekatu nahi dut zuekin.  Gazteleraz dira eskaintzen dituen aukera guztiak.

En la entrada de hoy quiero comparto una selección de cuentos que ha hecho un colegio. Cuentos para escuchar, cantar, leer y disfrutar.