ostirala, abendua 18

"S" - "Z/C" FONEMEN BEREIZKETA / DISCRIMINACION FONEMAS "S"-"C/Z"

Oraingo honetan, "S" eta "Z-C" fonemak bereizteko joko interaktiboa proposatzen dizuet.

Pantailan "S" edo "Z/C" fonema azalduko zaizue. Fonema horretan oinarrituta, hegazkinaren bidez fonema horrekin hasten diren irudiak harrapatu beharko dituzue. 

Agertzen diren irudiak gazteleraz dira.


asteazkena, abendua 16

DESBERDINTASUNA BILATU GABONAK / BUSCA LA DIFERENCIA NAVIDADES

Kaixo!!!!

Oraingo honetan gabonetan oinarrituta dagoen jolas txiki batekin natorkizue. Bila ezazu zein desberdintasun dagoen irudi bakoitzean. 

Jatorrizko ideia 9 letras

igandea, abendua 13

IKUSBERA

Kaixo!!!!!
Gaur Ikusbera web orria proposatu nahi dizuet.
Bertan jolas interaktiboak eta bestelako denborapasak aurkituko dituzue.                                                                                         
Egunero denborapasa desberdin bat proposatzen du. Bertara joateko eskuaren gainean sakatu. 

Hortaz gain gaika sailkatutako jarduerak ere aurki ditzakegu. Ondorengo irudiak adibide gisa jartzen dizkizuet. Irudiaren gainean sakatu bertara joateko.


Eta guztia hau gutxi balitz, eskulanak egiteko ere proposamena hemen

Gozatu!!!!

igandea, abendua 6

GARRAIOEN PUZZLEAK / PUZZLES TRANSPORTES

Kaixo!!!! 
Gaurko sarreran garraio desberdinen puzzleak erakusten dizkizuet. 
5 urteko gela batean jolasean ibiltzen gara beraiekin.

Irudiak deskargatzeko