ABESTIAK etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
ABESTIAK etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

astelehena, abendua 18

OLENTZERO ETA ASTOA

 Laister gabonak datoz. Eskolan, hainbat abesti prestatzen ari gara azken egunerako. Hori dela eta jarraian "Olentzero eta astoa" abestia piktogramekin moldatuta partekatzen dizuet.


asteazkena, urria 26

GAU BELTZA

Gau beltza urriaren 31an ospatzen da. Egun horretarako pixkat girotzeko hona hemen "Loa eta Laia" telesail digitalaren lehen kapitulua.

 


Telesailari jarraipena emateko HEMEN SAKATU

asteazkena, azaroa 10

ABESTIAK EUSKARAZ

 Kaixo!!!!

Ondorengo estekan gaika sailkatutako abestiak partekatu nahi dizkizuet.

Nafarroako EIBZk eta Euskara Atalak lankidetzan sortutako webgunea duzue hau. Sarean dauden abestiak erabiltzen lagunduko dien tresna sortu dute. Horretarako, Haur eta Lehen Hezkuntzako abestiak gaika sailkatu dituzte, irakasleon bilaketak errazteko asmoz.

Abestiak hizkuntzak ikasteko baliabide zoragarriak dira: ikasleen arreta bereganatzeko, motibazioa pizteko, eredu egokiak eskaintzeko, ahoskera lantzeko eta hitzak memorian gordetzen laguntzeko balio dute, hori guztia gozamenari uko egin gabe.

Sakatu irudiaren gainean eta zuzenean beraien webgunera eramango zaitu. Gozatu!!!!