asteazkena, azaroa 10

ABESTIAK EUSKARAZ

 Kaixo!!!!

Ondorengo estekan gaika sailkatutako abestiak partekatu nahi dizkizuet.

Nafarroako EIBZk eta Euskara Atalak lankidetzan sortutako webgunea duzue hau. Sarean dauden abestiak erabiltzen lagunduko dien tresna sortu dute. Horretarako, Haur eta Lehen Hezkuntzako abestiak gaika sailkatu dituzte, irakasleon bilaketak errazteko asmoz.

Abestiak hizkuntzak ikasteko baliabide zoragarriak dira: ikasleen arreta bereganatzeko, motibazioa pizteko, eredu egokiak eskaintzeko, ahoskera lantzeko eta hitzak memorian gordetzen laguntzeko balio dute, hori guztia gozamenari uko egin gabe.

Sakatu irudiaren gainean eta zuzenean beraien webgunera eramango zaitu. Gozatu!!!! 


 

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina