astelehena, abendua 18

OLENTZERO ETA ASTOA

 Laister gabonak datoz. Eskolan, hainbat abesti prestatzen ari gara azken egunerako. Hori dela eta jarraian "Olentzero eta astoa" abestia piktogramekin moldatuta partekatzen dizuet.


asteartea, maiatza 23

PIZZA JOLASA

Kaixo!!!

Aspaldi ez nuela edukirik igotzen blogera.... Oraingo honetan HH4 urteko gela baterako sortutako materiala partekatzen dizuet. 

Material honekin hizkuntzaren hainbat alderdi landu ditzakegu, primeran pasatzeaz gain.

  • Pizzetan dauden osagaien izenak.

  • Zenbakien grafia (1-5) eta kantitatea (1-3).

  • Irudi berdinak elkartu edo eta irudia itzalarekin elkartu.

  • Egoera komunikatiboetan trebatu; agurrak, elkarrizketa txandak, eskaerak besteak beste.

      Jarraian materialaren argibideak eta 4 PDF partekatzen dizkizuet material guztiarekin.

ARGIBIDEAK

1 MAILA 

2 MAILA 

IRUDIAK 

GIDOI SOZIALA 


ostirala, urtarrila 13

LEGO BLOKEAK

Kaixo!!!

Bada denbora sarrerarik egiten ez nuela, baina prestatutako material hau zuekin partekatzea bururatu zait. Material honen bidez; arreta, ereduen imitazioa, lexikoa.... landu daitezke besteak beste. 

 

6 pdf artxibo desberdinetan sailkatuta dago zailtasun mailaren arabera. Deskargatu ahal izateko, artxiboaren gainean sakatu.

BLOKEAK1

BLOKEAK2

BLOKEAK3

BLOKEAK4

BLOKEAK5 

BLOKEAK6