osteguna, iraila 16

HIZTEGI ERRAZA / DICCIONARIO FACIL

 Kaixo!!!

DICCIONARIO FACIL baliabide batekin natorkizue.

Plena Inclusión Madrid honako proiektua du. Hitzen bilatzaile bat da. Hitz arrunta eta konplexuen definizioa irakurketa erraza behar dutenei zuzenduta dago. Batez ere, irakurmenaren ulermenean zailtasunak dituzten pertsonei. 

Bilatzailean jakin nahi den hitza idatzi eta emaitzetan hitzari dagokion piktograma ikusgai izango dugu, baita ere hitzaren adibide erabilera eta audioa. Bilatzailea gazteleraz dago soilik.

Azpian dagoen irudia adibide bat besterik ez da. Irudiaren gainean sakatuz gero webgunera zuzentzen zaituztet.


 

 



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina