asteazkena, azaroa 10

ABESTIAK EUSKARAZ

 Kaixo!!!!

Ondorengo estekan gaika sailkatutako abestiak partekatu nahi dizkizuet.

Nafarroako EIBZk eta Euskara Atalak lankidetzan sortutako webgunea duzue hau. Sarean dauden abestiak erabiltzen lagunduko dien tresna sortu dute. Horretarako, Haur eta Lehen Hezkuntzako abestiak gaika sailkatu dituzte, irakasleon bilaketak errazteko asmoz.

Abestiak hizkuntzak ikasteko baliabide zoragarriak dira: ikasleen arreta bereganatzeko, motibazioa pizteko, eredu egokiak eskaintzeko, ahoskera lantzeko eta hitzak memorian gordetzen laguntzeko balio dute, hori guztia gozamenari uko egin gabe.

Sakatu irudiaren gainean eta zuzenean beraien webgunera eramango zaitu. Gozatu!!!! 


 

 

asteazkena, urria 6

AMKids APP

Kaixo!!!

Entzumen memorian trebatzeko aplikazioa aurkezten dizuet. 

 

Doako aplikazioa da. Haurrek era erraz eta dibertigarrian entzumen memorian trebatzeko parada ematen du.

Neuropsikologian eta psikohezkuntzaren gidalerroak jarraituta diseinatuta dago.

Entzumen memoria, entzuten duguna orden zehatz batean gogoratzeko baliaogarria da. Memoria, adibidez, agindu baten sekuentzia gogoratzeko, abesti edo poesiak ikasteko,... beharrezkoa dugu.

Entzumen estimuluak dituzten ariketa zehatzek, ahozko hizkuntzaren garapenean eta irakurketa-idazketa prozesua garatzeko oinarrietan parte hartzen du. Haurrek hiztegia zabaltzerakoan ahozko hizkuntzaren prozesamendu kognitiboa hobetzen laguntzen die.

Aplikazioak zailtasun maila desberdinak ditu eta honako hizkuntzata:




astelehena, iraila 20

PANTAILEN ERABILERA HAURTZAROAN / USO DE PANTALLAS EN LA INFANCIA

Ondoren azaltzen dudan bideoa, Catherine L´ecuyer, ikertzailea eta hainbat libururen idazlea, eta aita baten arteko elkarrizketa da. Catherine-k haurtzaroan pantailen erabilerak dituen efektuak eta hainbat aholku helarazten ditu.


osteguna, iraila 16

HIZTEGI ERRAZA / DICCIONARIO FACIL

 Kaixo!!!

DICCIONARIO FACIL baliabide batekin natorkizue.

Plena Inclusión Madrid honako proiektua du. Hitzen bilatzaile bat da. Hitz arrunta eta konplexuen definizioa irakurketa erraza behar dutenei zuzenduta dago. Batez ere, irakurmenaren ulermenean zailtasunak dituzten pertsonei. 

Bilatzailean jakin nahi den hitza idatzi eta emaitzetan hitzari dagokion piktograma ikusgai izango dugu, baita ere hitzaren adibide erabilera eta audioa. Bilatzailea gazteleraz dago soilik.

Azpian dagoen irudia adibide bat besterik ez da. Irudiaren gainean sakatuz gero webgunera zuzentzen zaituztet.


 

 



osteguna, ekaina 17

IPUINAK / CUENTOS

Kaixo!!!

Gaurko sarreran ikastetxe batek ipuinak entzun, abestu, irakurri eta disfrutatzeko aukera partekatu nahi dut zuekin.  Gazteleraz dira eskaintzen dituen aukera guztiak.

En la entrada de hoy quiero comparto una selección de cuentos que ha hecho un colegio. Cuentos para escuchar, cantar, leer y disfrutar.

osteguna, ekaina 3

osteguna, apirila 29

KOMUNIKATZAILEA

Kaixo!!!
Gaurko sarreran ikasle bati prestatutako komunikadorea erakusten dizuet. 
Ikasleak oraingoz ez du aho hizkuntzarik. Horregatik hiztegitxo hau sortu dugu komunikazioa sustatzeko eta ulermena bermatzeko.
Materiala txarteltxo batzuk osatzen dute. Txartel hauek koloreka daude sailkatuta; laranja izenak, berdea aditzak, urdin argia aditzondoak, urdin iluna izenordeak, arroxak galdegaiak eta grisez esaldiak (dokumentuaren bukaeran topatuko dituzue).
Txartelaren alde batean hitz idatzia bere piktogramarekin ikusiko duzue. Hau da ikasleari erakusten dioguna eta txartelaren atzean Benson Shaeffer sistema bimodalean dagokion zeinua azaltzen da. Zeinua atzean egotea irakasleori lagungarri zaigu zeinua gogoratu eta txartela erakustean edo ikasleak seinalatzerakoan guk ekoizteko.
Materiala ikusi eta eskuratzeko irudiaren gainean sakatu.






asteartea, apirila 20

BOKALAK

Aspaldian ezer zintzilikatu gabe...

Bokalak lantzeko materiala prestatu dut. Eskuratu nahi baduzu irudiaren gainean sakatu.






astelehena, martxoa 15

astelehena, martxoa 1

T SILABA NON DAGO? / ¿DONDE ESTA LA SILABA T?

Kaixo!!! 

Kontzientzia silabikoa eta /T/ silaba lantzeko materiala. 
Phonos-eko ikusizko laguntzekin osatzen da. 

Paperan deskargatzeko:

 
 

On line egiteko:





asteazkena, otsaila 17

M SILABA NON DAGO? / ¿DONDE ESTA LA SILABA M?

Kaixo!!! 
Kontzientzia silabikoa eta /M/ silaba lantzeko materiala partekatzen dut. 
Txartel batzuk osatu ditut non irudia eta azpian hitza silabetan banatuta dagoen. Behin hitza zein den jakiterakoan /M/ silaba dagoen tokia adierazi beharko da. Paperean eta on line lantzeko txarteltxoak sortu ditut euskaraz eta gazteleraz.
Phonos-eko ikusizko laguntzekin osatzen da. 
Paperan deskargatzeko:

   

 

On line egiteko:

 

 

"M", "T", "K" FONEMEN LINCE JOKOAK

Gaurkoan, Lince jokoan jolasteko hiru fonema desberdinekin natorkizue.

"M" fonema silaba zuzena hitzaren hasieran:

"T" fonema silaba zuzena hitzaren hasieran:

"K" fonema silaba zuzena hitzaren hasieran:

ostirala, otsaila 12

HIZKIEN KARTA JOKOA / JUEGO DE CARTAS CON LETRAS

Kaixo!!!

Gaur UNO jokoan oinarrituta dagoen karta jokoa partekatzen dut. Hizkiak dira protagonistak eta hauek osatzeko Phonos-eko laguntza keinuak erabili dira.

Jokoa sortzeko ondoren duzuen dokumentua deskargatu, kartak moztu eta plastifikatu beharko dituzue.


Nahi haina karta erabili ditzakezue. Adibidez, eskolan hiru kontsonante, bokal guztiak eta bi karta berezirekin hasi gara jolasten. Hau aurrera eramateko dokumentuaren bi kopia atera ditugu karta gehiago izateko eta jokoa errazteko hasiera batean.


Disfrutatu!!!

asteazkena, otsaila 3

COMUNICAR_NOS euskaraz

Kaixo!!!!

Lankide batek Comunicar_nos taldeak euskaraz egindako materialaren padletaren esteka partekatu du. Denok eskuragarri izateko eta eguneraketa guztiak jarraitzeko eskubialdean dagoen zutabean kokatu dut.

Mila esker!!!!

SAKATU HEMEN 

osteguna, urtarrila 21