astelehena, iraila 20

PANTAILEN ERABILERA HAURTZAROAN / USO DE PANTALLAS EN LA INFANCIA

Ondoren azaltzen dudan bideoa, Catherine L´ecuyer, ikertzailea eta hainbat libururen idazlea, eta aita baten arteko elkarrizketa da. Catherine-k haurtzaroan pantailen erabilerak dituen efektuak eta hainbat aholku helarazten ditu.


osteguna, iraila 16

HIZTEGI ERRAZA / DICCIONARIO FACIL

 Kaixo!!!

DICCIONARIO FACIL baliabide batekin natorkizue.

Plena Inclusión Madrid honako proiektua du. Hitzen bilatzaile bat da. Hitz arrunta eta konplexuen definizioa irakurketa erraza behar dutenei zuzenduta dago. Batez ere, irakurmenaren ulermenean zailtasunak dituzten pertsonei. 

Bilatzailean jakin nahi den hitza idatzi eta emaitzetan hitzari dagokion piktograma ikusgai izango dugu, baita ere hitzaren adibide erabilera eta audioa. Bilatzailea gazteleraz dago soilik.

Azpian dagoen irudia adibide bat besterik ez da. Irudiaren gainean sakatuz gero webgunera zuzentzen zaituztet.


 

 



osteguna, ekaina 17

IPUINAK / CUENTOS

Kaixo!!!

Gaurko sarreran ikastetxe batek ipuinak entzun, abestu, irakurri eta disfrutatzeko aukera partekatu nahi dut zuekin.  Gazteleraz dira eskaintzen dituen aukera guztiak.

En la entrada de hoy quiero comparto una selección de cuentos que ha hecho un colegio. Cuentos para escuchar, cantar, leer y disfrutar.

osteguna, ekaina 3

osteguna, apirila 29

KOMUNIKATZAILEA

Kaixo!!!
Gaurko sarreran ikasle bati prestatutako komunikadorea erakusten dizuet. 
Ikasleak oraingoz ez du aho hizkuntzarik. Horregatik hiztegitxo hau sortu dugu komunikazioa sustatzeko eta ulermena bermatzeko.
Materiala txarteltxo batzuk osatzen dute. Txartel hauek koloreka daude sailkatuta; laranja izenak, berdea aditzak, urdin argia aditzondoak, urdin iluna izenordeak, arroxak galdegaiak eta grisez esaldiak (dokumentuaren bukaeran topatuko dituzue).
Txartelaren alde batean hitz idatzia bere piktogramarekin ikusiko duzue. Hau da ikasleari erakusten dioguna eta txartelaren atzean Benson Shaeffer sistema bimodalean dagokion zeinua azaltzen da. Zeinua atzean egotea irakasleori lagungarri zaigu zeinua gogoratu eta txartela erakustean edo ikasleak seinalatzerakoan guk ekoizteko.
Materiala ikusi eta eskuratzeko irudiaren gainean sakatu.






asteartea, apirila 20

BOKALAK

Aspaldian ezer zintzilikatu gabe...

Bokalak lantzeko materiala prestatu dut. Eskuratu nahi baduzu irudiaren gainean sakatu.






astelehena, martxoa 15