osteguna, ekaina 17

IPUINAK / CUENTOS

Kaixo!!!

Gaurko sarreran ikastetxe batek ipuinak entzun, abestu, irakurri eta disfrutatzeko aukera partekatu nahi dut zuekin.  Gazteleraz dira eskaintzen dituen aukera guztiak.

En la entrada de hoy quiero comparto una selección de cuentos que ha hecho un colegio. Cuentos para escuchar, cantar, leer y disfrutar.

osteguna, ekaina 3

osteguna, apirila 29

KOMUNIKATZAILEA

Kaixo!!!
Gaurko sarreran ikasle bati prestatutako komunikadorea erakusten dizuet. 
Ikasleak oraingoz ez du aho hizkuntzarik. Horregatik hiztegitxo hau sortu dugu komunikazioa sustatzeko eta ulermena bermatzeko.
Materiala txarteltxo batzuk osatzen dute. Txartel hauek koloreka daude sailkatuta; laranja izenak, berdea aditzak, urdin argia aditzondoak, urdin iluna izenordeak, arroxak galdegaiak eta grisez esaldiak (dokumentuaren bukaeran topatuko dituzue).
Txartelaren alde batean hitz idatzia bere piktogramarekin ikusiko duzue. Hau da ikasleari erakusten dioguna eta txartelaren atzean Benson Shaeffer sistema bimodalean dagokion zeinua azaltzen da. Zeinua atzean egotea irakasleori lagungarri zaigu zeinua gogoratu eta txartela erakustean edo ikasleak seinalatzerakoan guk ekoizteko.
Materiala ikusi eta eskuratzeko irudiaren gainean sakatu.






asteartea, apirila 20

BOKALAK

Aspaldian ezer zintzilikatu gabe...

Bokalak lantzeko materiala prestatu dut. Eskuratu nahi baduzu irudiaren gainean sakatu.






astelehena, martxoa 15

astelehena, martxoa 1

T SILABA NON DAGO? / ¿DONDE ESTA LA SILABA T?

Kaixo!!! 

Kontzientzia silabikoa eta /T/ silaba lantzeko materiala. 
Phonos-eko ikusizko laguntzekin osatzen da. 

Paperan deskargatzeko:

 
 

On line egiteko:





asteazkena, otsaila 17

M SILABA NON DAGO? / ¿DONDE ESTA LA SILABA M?

Kaixo!!! 
Kontzientzia silabikoa eta /M/ silaba lantzeko materiala partekatzen dut. 
Txartel batzuk osatu ditut non irudia eta azpian hitza silabetan banatuta dagoen. Behin hitza zein den jakiterakoan /M/ silaba dagoen tokia adierazi beharko da. Paperean eta on line lantzeko txarteltxoak sortu ditut euskaraz eta gazteleraz.
Phonos-eko ikusizko laguntzekin osatzen da. 
Paperan deskargatzeko:

   

 

On line egiteko: