asteartea, iraila 1

KONTZIENTZIA SILABIKOA /CONCIENCIA SILABICA

Hementxe silaba zuzen guztien ariketa multzo interaktiboa partekatzen dut. Oporren aurretik falta zirenak osatuta. 

Laguntza keinuak Phonosdonostia webgunetik hartuak dira.


Hecho con Padlet

astelehena, ekaina 29

ORIENTAZIO ESPAZIALA / ORIENTACION ESPACIAL

Rosario Iruin irakasleak euskaratutako bideo polit hau partekatzen dut zuekin. Bideoan barruan-kanpoan, aurrean-atzean eta gora-behera kontzeptuak erakusten dizkigu era erakargarri batean. Bere izenaren gainean sakatuz gero berak sortutako youtube kanalera eramango zaituzte, bertan bideo gehiago ditu. 


asteartea, ekaina 23

KONTZIENTZIA SILABIKOA / CONCIENCIA SILABICA

Oporren aurretik, beste ariketa multzo interaktibo bat partekatzen dut. Ez daude silaba guztiak, baina pixkanaka osatzen joango naiz. Laguntza keinuak Phonosdonostia webgunetik hartuak dira.


Hecho con Padlet

osteguna, ekaina 4

KONTZIENTZIA LEXIKOA / CONCIENCIA LEXICA

Ariketa multzo interaktiboa. 
Ariketak egiterakoan, jarraitu ordena. Pantailaren goi ezkerraldetik hasi eta zenbakiak jarraitu (aukeratutako hizkuntzan). Sakatu irudi bakoitzaren gainean eta ariketa egin. Ariketa bukatzerakoan "TERMINADO" botoian sakatu eta zenbat asmatu dituzun zenbaki batez adieraziko dizu.


Hecho con Padlet

ostirala, maiatza 29

MEMORY

Ez da ohiko memory jolasa baina irudiak non dauden kokatutak gogoratu beharko duzu. 
Irudi guztiak begiratu eta gogoratu. Prest zaudenean botoia sakatu eta eskatzen zaizun irudia non zegoen asmatu beharko duzu


astelehena, maiatza 25

ZENTZUMENEN ESTIMULAZIOA / ESTIMULACION SENSORIAL

Oraingoan, etxeko txikiak estimulatzeko jarduerak proposatzen dizkizuet. Lehenengo orrian aukeratu hizkuntza. Ondoren zentzumen bakoitzaren sarreratxo bat irakurtzeko aukera izango duzue eta zentzumen bakoitza lantzeko adibidetxo batzuk.