Laister gabonak datoz. Eskolan, hainbat abesti prestatzen ari gara azken egunerako. Hori dela eta jarraian "Olentzero eta astoa" abestia piktogramekin moldatuta partekatzen dizuet.
astelehena, abendua 18
igandea, azaroa 19
GABONETAKO HIZKI ZOPA
Kaixo!!
Gabonak laister direla aitzaki, ondorengo hizki zopa prestatu dut.
Jarraian on line edo paperan egiteko uzten dizkizuet.
larunbata, azaroa 18
asteartea, maiatza 23
PIZZA JOLASA
Kaixo!!!
Aspaldi ez nuela edukirik igotzen blogera.... Oraingo honetan HH4 urteko gela baterako sortutako materiala partekatzen dizuet.
Material honekin hizkuntzaren hainbat alderdi landu ditzakegu, primeran pasatzeaz gain.
Pizzetan dauden osagaien izenak.
Zenbakien grafia (1-5) eta kantitatea (1-3).
Irudi berdinak elkartu edo eta irudia itzalarekin elkartu.
Egoera komunikatiboetan trebatu; agurrak, elkarrizketa txandak, eskaerak besteak beste.
Jarraian materialaren argibideak eta 4 PDF partekatzen dizkizuet material guztiarekin.
ostirala, urtarrila 13
LEGO BLOKEAK
Kaixo!!!
Bada denbora sarrerarik egiten ez nuela, baina prestatutako material hau zuekin partekatzea bururatu zait. Material honen bidez; arreta, ereduen imitazioa, lexikoa.... landu daitezke besteak beste.
6 pdf artxibo desberdinetan sailkatuta dago zailtasun mailaren arabera. Deskargatu ahal izateko, artxiboaren gainean sakatu.