osteguna, apirila 29

KOMUNIKATZAILEA

Kaixo!!!
Gaurko sarreran ikasle bati prestatutako komunikadorea erakusten dizuet. 
Ikasleak oraingoz ez du aho hizkuntzarik. Horregatik hiztegitxo hau sortu dugu komunikazioa sustatzeko eta ulermena bermatzeko.
Materiala txarteltxo batzuk osatzen dute. Txartel hauek koloreka daude sailkatuta; laranja izenak, berdea aditzak, urdin argia aditzondoak, urdin iluna izenordeak, arroxak galdegaiak eta grisez esaldiak (dokumentuaren bukaeran topatuko dituzue).
Txartelaren alde batean hitz idatzia bere piktogramarekin ikusiko duzue. Hau da ikasleari erakusten dioguna eta txartelaren atzean Benson Shaeffer sistema bimodalean dagokion zeinua azaltzen da. Zeinua atzean egotea irakasleori lagungarri zaigu zeinua gogoratu eta txartela erakustean edo ikasleak seinalatzerakoan guk ekoizteko.
Materiala ikusi eta eskuratzeko irudiaren gainean sakatu.






asteartea, apirila 20

BOKALAK

Aspaldian ezer zintzilikatu gabe...

Bokalak lantzeko materiala prestatu dut. Eskuratu nahi baduzu irudiaren gainean sakatu.