LEXIKO-SEMANTIKA etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
LEXIKO-SEMANTIKA etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

asteartea, maiatza 23

PIZZA JOLASA

Kaixo!!!

Aspaldi ez nuela edukirik igotzen blogera.... Oraingo honetan HH4 urteko gela baterako sortutako materiala partekatzen dizuet. 

Material honekin hizkuntzaren hainbat alderdi landu ditzakegu, primeran pasatzeaz gain.

  • Pizzetan dauden osagaien izenak.

  • Zenbakien grafia (1-5) eta kantitatea (1-3).

  • Irudi berdinak elkartu edo eta irudia itzalarekin elkartu.

  • Egoera komunikatiboetan trebatu; agurrak, elkarrizketa txandak, eskaerak besteak beste.

      Jarraian materialaren argibideak eta 4 PDF partekatzen dizkizuet material guztiarekin.

ARGIBIDEAK

1 MAILA 

2 MAILA 

IRUDIAK 

GIDOI SOZIALA 


ostirala, urtarrila 13

LEGO BLOKEAK

Kaixo!!!

Bada denbora sarrerarik egiten ez nuela, baina prestatutako material hau zuekin partekatzea bururatu zait. Material honen bidez; arreta, ereduen imitazioa, lexikoa.... landu daitezke besteak beste. 

 

6 pdf artxibo desberdinetan sailkatuta dago zailtasun mailaren arabera. Deskargatu ahal izateko, artxiboaren gainean sakatu.

BLOKEAK1

BLOKEAK2

BLOKEAK3

BLOKEAK4

BLOKEAK5 

BLOKEAK6

osteguna, iraila 16

HIZTEGI ERRAZA / DICCIONARIO FACIL

 Kaixo!!!

DICCIONARIO FACIL baliabide batekin natorkizue.

Plena Inclusión Madrid honako proiektua du. Hitzen bilatzaile bat da. Hitz arrunta eta konplexuen definizioa irakurketa erraza behar dutenei zuzenduta dago. Batez ere, irakurmenaren ulermenean zailtasunak dituzten pertsonei. 

Bilatzailean jakin nahi den hitza idatzi eta emaitzetan hitzari dagokion piktograma ikusgai izango dugu, baita ere hitzaren adibide erabilera eta audioa. Bilatzailea gazteleraz dago soilik.

Azpian dagoen irudia adibide bat besterik ez da. Irudiaren gainean sakatuz gero webgunera zuzentzen zaituztet.


 

 



osteguna, ekaina 3

osteguna, apirila 29

KOMUNIKATZAILEA

Kaixo!!!
Gaurko sarreran ikasle bati prestatutako komunikadorea erakusten dizuet. 
Ikasleak oraingoz ez du aho hizkuntzarik. Horregatik hiztegitxo hau sortu dugu komunikazioa sustatzeko eta ulermena bermatzeko.
Materiala txarteltxo batzuk osatzen dute. Txartel hauek koloreka daude sailkatuta; laranja izenak, berdea aditzak, urdin argia aditzondoak, urdin iluna izenordeak, arroxak galdegaiak eta grisez esaldiak (dokumentuaren bukaeran topatuko dituzue).
Txartelaren alde batean hitz idatzia bere piktogramarekin ikusiko duzue. Hau da ikasleari erakusten dioguna eta txartelaren atzean Benson Shaeffer sistema bimodalean dagokion zeinua azaltzen da. Zeinua atzean egotea irakasleori lagungarri zaigu zeinua gogoratu eta txartela erakustean edo ikasleak seinalatzerakoan guk ekoizteko.
Materiala ikusi eta eskuratzeko irudiaren gainean sakatu.






asteazkena, otsaila 17

"M", "T", "K" FONEMEN LINCE JOKOAK

Gaurkoan, Lince jokoan jolasteko hiru fonema desberdinekin natorkizue.

"M" fonema silaba zuzena hitzaren hasieran:

"T" fonema silaba zuzena hitzaren hasieran:

"K" fonema silaba zuzena hitzaren hasieran:

osteguna, urtarrila 21

igandea, abendua 6

GARRAIOEN PUZZLEAK / PUZZLES TRANSPORTES

Kaixo!!!! 
Gaurko sarreran garraio desberdinen puzzleak erakusten dizkizuet. 
5 urteko gela batean jolasean ibiltzen gara beraiekin.

Irudiak deskargatzeko
                          
                                                

ostirala, urria 23

igandea, urria 18

NOR DA NOR ??

Kaixo!!!!

Nor da nor mahai jolasean oinarritutako jolasa partekatzen dut zuekin.

Pista desberdinak entzun eta zein pertsonaiez hitz egiten ari den asmatu beharko duzue.

Gogoratu hau ere deskargatu behar dela

ostirala, urria 2

SILABA TRABATUEN ERRULETA / RULETA DE SILABAS TRABADAS 2

Asteari amaiera emateko silaba trabatuen bigarren zatia partekatzen dut zuekin. Aurreko sarreran esan bezala erruleta deskargatu behar da artxiboa eskuratzeko


 

osteguna, iraila 24

SILABA TRABATUEN ERRULETA / RULETA DE SILABAS TRABADAS 1

Kaixo!!! oraingoan silaba trabatuak lantzeko erruleta partekatzen dizut euskaraz eta gazteleraz.

Gogoratu, erruletara jolasteko artxiboa deskargatu behar da. 

Asteburu ona pasa!!

osteguna, iraila 17

osteguna, iraila 10

ostirala, iraila 4

asteartea, iraila 1

KONTZIENTZIA SILABIKOA /CONCIENCIA SILABICA

Hementxe silaba zuzen guztien ariketa multzo interaktiboa partekatzen dut. Oporren aurretik falta zirenak osatuta. 

Laguntza keinuak Phonosdonostia webgunetik hartuak dira.


Hecho con Padlet

astelehena, ekaina 29

ORIENTAZIO ESPAZIALA / ORIENTACION ESPACIAL

Rosario Iruin irakasleak euskaratutako bideo polit hau partekatzen dut zuekin. Bideoan barruan-kanpoan, aurrean-atzean eta gora-behera kontzeptuak erakusten dizkigu era erakargarri batean. Bere izenaren gainean sakatuz gero berak sortutako youtube kanalera eramango zaituzte, bertan bideo gehiago ditu. 


osteguna, maiatza 14

EL MISTERIO DE LAS PALABRAS 3

Hizkuntza estimulatzeko joko interaktiboa
ITURRIA: https://recursoseducativosj.wordpress.com/
ITURRIA: https://recursoseducativosj.wordpress.com/