Orriak

BALIABIDEAK SORTU

Orriak

Orriak

ostirala, abendua 18

"S" - "Z/C" FONEMEN BEREIZKETA / DISCRIMINACION FONEMAS "S"-"C/Z"

Oraingo honetan, "S" eta "Z-C" fonemak bereizteko joko interaktiboa proposatzen dizuet.

Pantailan "S" edo "Z/C" fonema azalduko zaizue. Fonema horretan oinarrituta, hegazkinaren bidez fonema horrekin hasten diren irudiak harrapatu beharko dituzue. 

Agertzen diren irudiak gazteleraz dira.


asteazkena, abendua 16

DESBERDINTASUNA BILATU GABONAK / BUSCA LA DIFERENCIA NAVIDADES

Kaixo!!!!

Oraingo honetan gabonetan oinarrituta dagoen jolas txiki batekin natorkizue. Bila ezazu zein desberdintasun dagoen irudi bakoitzean. 

Jatorrizko ideia 9 letras

igandea, abendua 13

IKUSBERA

Kaixo!!!!!
Gaur Ikusbera web orria proposatu nahi dizuet.
Bertan jolas interaktiboak eta bestelako denborapasak aurkituko dituzue.                                                                                         
Egunero denborapasa desberdin bat proposatzen du. Bertara joateko eskuaren gainean sakatu. 

Hortaz gain gaika sailkatutako jarduerak ere aurki ditzakegu. Ondorengo irudiak adibide gisa jartzen dizkizuet. Irudiaren gainean sakatu bertara joateko.


Eta guztia hau gutxi balitz, eskulanak egiteko ere proposamena hemen

Gozatu!!!!

igandea, abendua 6

GARRAIOEN PUZZLEAK / PUZZLES TRANSPORTES

Kaixo!!!! 
Gaurko sarreran garraio desberdinen puzzleak erakusten dizkizuet. 
5 urteko gela batean jolasean ibiltzen gara beraiekin.

Irudiak deskargatzeko
                          
                                                

ostirala, urria 23

OIHANEKO ANIMALIEN URKATUA

Astea amaitzeko, beste urkatu batekin natorkizue. Oraingo honetan oihaneko animaliak. 
Asteburu on danori.


igandea, urria 18

NOR DA NOR ??

Kaixo!!!!

Nor da nor mahai jolasean oinarritutako jolasa partekatzen dut zuekin.

Pista desberdinak entzun eta zein pertsonaiez hitz egiten ari den asmatu beharko duzue.

Gogoratu hau ere deskargatu behar dela

ostirala, urria 2

SILABA TRABATUEN ERRULETA / RULETA DE SILABAS TRABADAS 2

Asteari amaiera emateko silaba trabatuen bigarren zatia partekatzen dut zuekin. Aurreko sarreran esan bezala erruleta deskargatu behar da artxiboa eskuratzeko


 

osteguna, iraila 24

SILABA TRABATUEN ERRULETA / RULETA DE SILABAS TRABADAS 1

Kaixo!!! oraingoan silaba trabatuak lantzeko erruleta partekatzen dizut euskaraz eta gazteleraz.

Gogoratu, erruletara jolasteko artxiboa deskargatu behar da. 

Asteburu ona pasa!!

osteguna, iraila 17

COMUNICAR_NOS TALDEAREN MATERIALA

Comunicar-nos taldeak orain arte egindako material guztia eskuragarri padlet batean. Izenburuaren gainean sakatu bertara joateko.

Hecho con Padlet

Hecho con Padlet
ITURRIA: Siembra estrellas

osteguna, iraila 10

ETXE-ABEREEN URKATUA

Etxe-abereen urkatua jolasera jolasteko, jolasa deskargatu behar da. Horretarako hurrengo estekan behar dituzuen jarraibideak 

Hemen sakatu


ostirala, iraila 4

GARRAIOEN URKATUA

Garraioen urkatua jolasera jolasteko, jolasa deskargatu behar da. Horretarako hurrengo estekan behar dituzuen jarraibideak 

Hemen sakatu

asteartea, iraila 1

KONTZIENTZIA SILABIKOA /CONCIENCIA SILABICA

Hementxe silaba zuzen guztien ariketa multzo interaktiboa partekatzen dut. Oporren aurretik falta zirenak osatuta. 

Laguntza keinuak Phonosdonostia webgunetik hartuak dira.


Hecho con Padlet

astelehena, ekaina 29

ORIENTAZIO ESPAZIALA / ORIENTACION ESPACIAL

Rosario Iruin irakasleak euskaratutako bideo polit hau partekatzen dut zuekin. Bideoan barruan-kanpoan, aurrean-atzean eta gora-behera kontzeptuak erakusten dizkigu era erakargarri batean. Bere izenaren gainean sakatuz gero berak sortutako youtube kanalera eramango zaituzte, bertan bideo gehiago ditu. 


asteartea, ekaina 23

KONTZIENTZIA SILABIKOA / CONCIENCIA SILABICA

Oporren aurretik, beste ariketa multzo interaktibo bat partekatzen dut. Ez daude silaba guztiak, baina pixkanaka osatzen joango naiz. Laguntza keinuak Phonosdonostia webgunetik hartuak dira.


Hecho con Padlet

osteguna, ekaina 4

KONTZIENTZIA LEXIKOA / CONCIENCIA LEXICA

Ariketa multzo interaktiboa. 
Ariketak egiterakoan, jarraitu ordena. Pantailaren goi ezkerraldetik hasi eta zenbakiak jarraitu (aukeratutako hizkuntzan). Sakatu irudi bakoitzaren gainean eta ariketa egin. Ariketa bukatzerakoan "TERMINADO" botoian sakatu eta zenbat asmatu dituzun zenbaki batez adieraziko dizu.


Hecho con Padlet

ostirala, maiatza 29

MEMORY

Ez da ohiko memory jolasa baina irudiak non dauden kokatutak gogoratu beharko duzu. 
Irudi guztiak begiratu eta gogoratu. Prest zaudenean botoia sakatu eta eskatzen zaizun irudia non zegoen asmatu beharko duzu


astelehena, maiatza 25

ZENTZUMENEN ESTIMULAZIOA / ESTIMULACION SENSORIAL

Oraingoan, etxeko txikiak estimulatzeko jarduerak proposatzen dizkizuet. Lehenengo orrian aukeratu hizkuntza. Ondoren zentzumen bakoitzaren sarreratxo bat irakurtzeko aukera izango duzue eta zentzumen bakoitza lantzeko adibidetxo batzuk.


ostirala, maiatza 22

EL MONSTRUO COMESILABAS

Hementxe kontzientzia silabikoa, gazteleraz, lantzeko jolas erakargarria




ITURRIA: BeatrizPTAL

ostirala, maiatza 15

PASAHITZA / PASAPALABRA

Telebistako programa ezagunean oinarrituta,  kontzientzia fonologikoa lantzeko jokoa.




ITURRIA: Siembra estrellas

osteguna, maiatza 14

EL MISTERIO DE LAS PALABRAS 3

Hizkuntza estimulatzeko joko interaktiboa
ITURRIA: https://recursoseducativosj.wordpress.com/
ITURRIA: https://recursoseducativosj.wordpress.com/

asteartea, maiatza 12

EL MISTERIO DE LAS PALABRAS 2

Hizkuntza estimulatzeko joko interaktikoa

ITURRIA: https://recursoseducativosj.wordpress.com/

EL MISTERIO DE LAS PALABRAS 1

Hizkuntza estimulatzeko jolas interaktiboa

ITURRIA: https://recursoseducativosj.wordpress.com/

osteguna, maiatza 7

H.H ON-LINE BALIABIDEAK / RECURSOS ON-LINE E.I

Haur Hezkuntzarako on-line joko eta ipuinak euskaraz. Jokoak laranja kolorearekin sailkatu ditut eta ipuinak morez.

L.H ON-LINE BALIABIDEAK / RECURSOS ON-LINE E.P

Lehen Hezkuntzarako on-line joko eta ipuinak euskaraz. Urdin ilunez 1 ziklorako baliabideak eta urdin argiz 2-3 zikloetarako baliabideak

 

astelehena, maiatza 4

MARIMORE

Maite Arroitajauregik Marimore abestia musikograma erritmikoaren bidez azalpenak ematen dizkigu.


Bere YouTube kanalean gehiago aurkitu ditzakegu

asteartea, apirila 28

OKA JOLASA

Familian jolasteko oka jolasa.
Aukeratu fitxaren kolorea, txandak banatu, sakatu dadoa, dagokion zenbakira joan eta frogatxoa egin. Dibertigarria proposatzen den jokoa.


ITURRIAmaestea19

astelehena, apirila 27

igandea, apirila 26

IPUIN BILDUMA / COLECCION DE CUENTOS

Euskaraz, gazteleraz, piktogramekin eta zeinu hizkuntzan ikusteko bideo xorta. Sakatu aukeratzen duzun izenburuaren gainean eta gozatu!!!

ostirala, apirila 24

FAMILIENTZAKO AHOLKUAK / PAUTAS PARA FAMILIAS

Isabelle Monfort-ek, psikologa eta hizkuntzaren garapenean aditua, gauden egoeran hizkuntzaren estimulazioa jasotzerik ez duten familiei bidaltzen dien mezua. Ikustera gonbidatzen zaituztet 
Estekaren gainean sakatu bideoa ikusteko
http://www.facebook.com/story.php?story_fbid=2552368431668390&id=1433215776917000&scmts=scwspsdd&extid=0kgKRfkFOcPw2plh

osteguna, apirila 23

ERRONKA / RETO

Comunicar-nos taldearen eskutik arreta eta memoriaren garapenerako sei erronka proposatzen dizkigute. Anima zaitez!!!!



ITURRIA: Siembra estrellas

asteartea, apirila 21

IKASKUNTZA ETA GAITASUN LINGUISTIKOAREN GARAPENA / APRENDIZAJE Y DESARROLLO DE HABILIDADES LINGUISTICAS

Comunicar-nos taldearen eskutik Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzarako ariketa ugari. Hizkuntza aukeratu eta hasi lanean


ITURRIA: Siembra estrellas

AGINDUAK JARRAITZEN / SEGUIMOS INSTRUCCIONES

Comunicar_nos taldearen eskutik SUPERHEROIAK. Aukeratu hizkuntza eta ariketarekin hasi




ITURRIA: Siembra estrellas

astelehena, apirila 20

IRAKURKETAN TREBATZEKO JARDUERA INTERAKTIBOA

Comunicar_nos taldearen eskutik, hitzak osatu silaba kopuru desberdinekin. Aukeratu hizkuntza eta ariketarekin hasi.



ITURRIA: Siembra estrellas

AGINDUAK JARRAITZEN / SEGUIMOS INSTRUCCIONES

Comunicar_nos taldearen eskutik PIRATAK. Aukeratu hizkuntza eta ariketarekin hasi



ITURRIA: Siembra estrellas